LAN-ESKAINTZA: Ingeniaritza linguistikoko teknikaria
Elhuyarrek teknikari bat behar du Hizkuntza eta Teknologia unitaterako, adimen artifizialeko eta ingeniaritza linguistikoko proiektuetan jarduteko.
Funtzio nagusiak:
- Bezeroen teknologia-beharrak asetzea, euskararen garapen teknologikoa eta hizkuntza-teknologien ikerketa garatzea helburu duten proiektu eta lanak aurrera eramango ditu.
- Softwarea garatzeko metodologiak erabiliko ditu, eta Elhuyarren eskaintzen diran hainbat produktu eta zerbitzu garatzeko beharrezko teknologiak ezagutu eta erabiliko ditu (Toolkitak IR/MT/ahotsa/NLP, arkitekturak, programazio-inguruneak...).
- Proiektu edo bezero-arduradun rola beteko du aldizkako proiektuetan.
- Izaera teknikoa duten barne- eta kanpo-harremanak izango ditu; elkarlanerako jarrera azalduz.
- Dagokion topaketa, foro edo guneetan proiektuaren izenean parte hartuko du.
- Proiektuaren edukiaren zabalkundean parte hartuko du.
Zer eskaintzen da:
- Diziplina ugariko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzea.
- Lanaldi osoa (gutxienez bi urte).
- Lan-ordutegi malgua eta astean bi egunetan telelana egiteko aukera.
- Erakundean ibilbide profesionala egiteko aukera.
- Etengabeko garapen profesionala.
Zer eskatzen da:
- Informatikako gradua (edo baliokidea)
- Hizkuntzak: Euskara: C1
Baloratuko da:
- Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamenduan masterra (edo baliokidea) edukitzea.
- Ikasketa automatikoan eta Python programazio-lengoaian esperientzia izatea.
Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara:@email. Gaian, jarri Ingeniaritza linguistikoko teknikaria
Epea: Abenduak 29
Oharra: Investigo programaren baitan, Lanbidek finantzatu eta kudeatzen duen dirulaguntza da eta ikertzaile gazteak (30 urte azpikoak) lan munduan integratzea du helburu.