Pasar al contenido principal

Tokiko administrazioan berdintasunerako barne-planak egiteko betebeharra, berdintasunerako estrategian urratsak egiteko aukera

Asko dira, lege-esparruan, tokiko administrazioak lan-esparruko berdintasun-planak diseinatzera behartzen dituzten arauak, EAE mailan zein Estatu mailan. Legeek jasotakoa aztertu eta udaletako lan-esparruko berdintasun-planak diseinatzen aritzen gara.

Gertuko esparrura etorrita, Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna Lortzeko eta Emakumeen Kontrako Indarkeria Matxistarik Gabe Bizitzeko Legearen 1/2023 testu bateratuan zehazten da administrazio publikoek lan-esparruko berdintasun-planak izan behar dituztela. Eta, berriki ere, 11/2022 Legeak, euskal enplegu publikoari buruzkoak, zehazten du euskal administrazio publikoek berdintasun-plan hori bi urteko epean onartuta eduki beharko dutela (iazko abenduaren 27an sartu zen indarrean). Alegia, 2024ko abenduaren 27a baino lehen tokiko administrazioek lan-esparruko berdintasun-planak indarrean izan beharko dituzte.

Horrez gain, azken hilabeteetan nobedadeak iritsi dira Madrildik. Funtzio Publikoaren Estatu Idazkaritzaren 2023ko uztailaren 13ko Ebazpenean jasotzen denaren arabera, Berdintasunerako barne-planak eta jazarpen protokoloak dituzten Administrazio publikoko erakundeek horiek erregistratzeko betebeharra ere badute. Eta horretarako erregistroa sortu berri da, Funtzio Publikoaren Estatu Idazkaritzaren 2023ko uztailaren 13ko Ebazpenaren bitartez.