Saritutako artikuluekin zer egingo da?
Elhuyarrek konpromisoa hartzen du saria jaso duten dibulgazio-artikuluak argitaratzeko, eta egileei ez dagokie horregatik inolako kontraprestaziorik. Elhuyarrek bereganatzen ditu artikulu saridunen ustiatze-eskubide guztiak (erreproduzitzeko, banatzeko, gizarteratzeko eta transformatzeko eskubideak barne); beraz, nahi duen bide, euskarri eta formatuan argitaratu ahal izango ditu nahi beste aldiz. Elhuyarrek, besteak beste, Elhuyar aldizkarian eta www.elhuyar.eus, aldizkaria.elhuyar.eus, eta www.zientzia.eus webguneetan argitaratu ahal izango ditu artikulu saridunak. Egileak ere argitaratu nahiko balu bere artikulua, Elhuyarrekiko adostasunez beste euskarriren batean argitaratzeko aukera izan dezake, betiere CAF-Elhuyar sarietara aurkeztutako lana dela aitortuz eta inoiz ez Elhuyar aldizkarian argitaratu baino lehen.