layout.cookies.title layout.cookies.text

STEAM esperimentuak haurrentzat

PAPER

STEAM ESPERIMENTUAK HAURRENTZAT etxe, liburutegi eta udaleku guztietan egon behar luketen baliabide horietako bat da. Haurrekin egoten diren helduek badakite haurrek, geldirik ez badaude edo hara eta hona badabiltza, betiko galdera egingo dutela: «Zer egin dezaket?». Gutako askok badakigu esplorazioaren eta aukeraren ataria dela hori, baina denok ez dugu esperientzia ezin hobeak diseinatzeko behar den denbora edo trebezia. STEAM esperimentuak haurrentzat liburuari esker, gurasoek edo hezitzaileek ahalik eta etekin handiena aterako diete haurrak aspertuta dauden uneei. Horretarako, arretaz aukeratutako 52 esperimentu bildu ditugu, ezer egin gabe ematen den denborari probetxu ateratzeko.

STEM (Science —zientzia—, Technology —teknologia—, Engineering —ingeniaritza— eta Math —matematika—) zer den azaltzen duen birplanteamendua etxean bertan dago. STEAM hitzeko «A» letrak (Art —artea—) sormenaren eta STEMen arlo bakoitzaren arteko harremanaren garrantziaz ohartarazten gaitu. Gaur egun, matematika eta zientzia ez daude laborategi antzuetara eta ikasgeletara mugatuta. Gai horiek bizirik daude, inguruan ditugu, adierazi eta sentimenduak azaleratzen dituzte, eta era askotara agertzen zaizkigu sukaldeko mahaiaren gainean, batzuetan modu nahasi samarrean. STEM gaiak jakin-minez beteriko buruen adierazpen gisa azaltzen direnean, gogoz eta aukeraz betetzen da dena. STEAM ikuspegiak ikerketa sustatzen du, baita porrotaren alde onei buruzko beste pentsamolde bat ere.

LIBURU HONEK zientziako, teknologiako, ingeniaritzako, arteko eta matematikako 52 esperimentu artistiko biltzen ditu, ezin hobeak sukalde-gainekoak, idazmahaiak, lorategiak eta espaloiak apaintzeko. Esperimentu bakoitzean, ondo pasatzen dugun bitartean zer STEAM kontzeptu lantzen ditugun azaltzen dugu labur-labur, ikertzen ari garen gaiari buruzko hiztegia eta beste ideia batzuk aurkeztuz. Esperimentu hauetan, STEAM kontzeptuak ikastea errezeta bati jarraitzea bezain erraza da. Esperimentu bakoitzak atal hauek ditu:

→ materialak: zer osagai behar dituzun

→ segurtasun-aholkuak: zentzuzko segurtasun-jarraibideak ematen ditu, arazorik egon ez dadin

→ Jarduera: «jarraibideak» dira, eta esperimentuaren oinarrizko alderdiak azaltzen ditu, urratsez urrats

→ Jarduera osagarria: esperimentuan sakontzeko aldaerak edo ideiak ematen ditu, jakin-mina eta asmamena sustatzeko eta problemak ebazten laguntzeko

→ Ondo pasatzen dugun bitartean lantzen ditugun STEAM kontzeptuak: azalpen argi eta ulerterrazak eman, eta beste diziplina batzuekin erlazionatutako gaiak aipatzen ditu.

  • denda.detail.author: LIZ LEE HEINECKE
  • denda.detail.category: Zientzia | denda.detail.subject: Esperimentuak | denda.detail.audience: Haur eta gazteak
  • denda.detail.languages: denda.detail.monolingual | denda.detail.editorial: Elhuyar | denda.detail.published-date: 19/08/2019
  • denda.detail.content-table: denda.detail.download-link | denda.detail.example-page: denda.detail.download-link

denda.detail.available-platforms