Utilisation des cookies. Ce site web utilise des cookies pour faciliter votre navigation. Si vous continuez à naviguer dans ce site, nous comprendrons que vous donnez votre consentement exprès à l'utilisation de ces cookies. Pour de plus amples informations, veuillez consulter notre politique sur les cookies.

CAF-Elhuyar sarietan lanak aurkezteko epea amaitu da

COVID-19aren agerraldiak eragindako krisia dela eta, CAF-Elhuyar sarien banaketa-ekitaldia epe jakinik gabe atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Krisia gainditzen denean erabakiko da zein egunetan egin sari-banaketa.

Nolanahi ere, aurreikusitako datan iragarriko dira aurtengo CAF-Elhuyar sarien irabazleak, baita Merezimendu Saria nork jasoko duen ere: apirilaren 29an izango da iragarpena.