Skip to main content

Gazteen zientzia- eta teknologia-hezkuntzako konpetentziak eta XXI. mendeko gaitasunak garatzeko ekimenak sortzen ditugu, betiere ikuspegi inklusibo batez eta bizipenetan oinarrituta.

Gizarteko erronkei aurre egiteko prestakuntza helburu, eta STEAM ibilbideen askotarikotasuna kontuan harturik. Hezkuntza-sistema arautua zein ez-arautua eta zientzia- eta teknologia-sistema lotzen ditugu, gazteei tokiko ikerketa eta profesionalak gerturatuz, eta STEAM proiektuetan lan egitera animatuz.

  • Elhuyar Zientzia Azoka

    Elhuyar Zientzia Azoka gazteek garatutako proiektuen azoka da, eta ikerketa eta garapena barrutik bizitzeko aukera ematen die.
  • Bizilabe

    Bizilabe 10 eta 19 urte bitarteko gazteentzako ikerketa-zentro bat da, aisialdi-guneetan kokatzen dena, non sormena garatzen eta ikerketak egiten aritzen baitira gazteak.
  • STEAM hezkuntzan aholkularitza

    STEAM hezkuntzaren inguruko metodologia berriak, ikerketa, inspiraziorako ekintzak eta joera berriak lantzen ditugu hezkuntza arautuan zein ez-arautuan.
  • STEAM hezkuntzaren zaintza eta dibulgazioa

    STEAM hezkuntzaren zaintza eta dibulgazioa egiteko, gizartea zientzia-sistemara gerturatzeko hainbat ekimen jarri ditugu martxan Zientziakide proiektuaren baitan.

Informazio gehiago nahi baduzu, bete formularioa

Arduraduna: Elhuyar

Helburua: Egindako eskaeren eta kontsulten kudeaketa.

Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.

Hartzaileak: Zerbitzuak (nazioarteko transferentziak barne) ematen dituzten hirugarrenak.

Eskubideak: Datuetara irispidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko eta haien tratamendua mugatzeko edo aurka egiteko, banakako erabaki automatizatuei aurka egiteko eskubidea barne.

Jatorria: Erabiltzailea.

Pribatutasun-politika irakurri