Sariketak eta ekitaldiak
Elhuyarrek, zientzia- eta teknologia-sareko beste eragile batzuen laguntzarekin, zenbait lehiaketa eta ekimen antolatzen ditu, zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta gizarteratzea bultzatzeko, saritzeko eta aitortzeko. Horren adibide dira, besteak beste:
- CAF-Elhuyar sariketa: 1994an sortua, zientzia eta teknologia euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzeko sariketa bat da, CAF enpresarekin elkarlanean antolatua. Gaur egun, sei sari ematen dira, kategoria hauetako bakoitzean bat:
- Dibulgazio-artikulu orokorrak
- Zientzia-kazetaritzako lanak
- Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak
- NEIKER Sari Berezia: lehen sektoreko lanak
- Zientzia Gizartean sorkuntza-beka
- Elhuyar Merezimendu Saria: Elhuyarren patronatuaren sari honek ibilbide bat saritzen du (norbanakoa edo erakunde bat izan daiteke), zientzia euskaraz dibulgatzeko egindako lanagatik.
- OnZientzia lehiaketa: Elhuyarrek eta DIPCk (Donostia International Physic Center) 2010ean elkarrekin sortutako lehiaketa da, zientziari buruzko bideo laburrak saritzen dituena. Hiru sari banatzen dira:
- Dibulgaziozko bideo onenaren saria
- Euskarazko bideo onenaren saria
- Gazte saria (18 urtetik beherakoentzat)