Skip to main content

Kultura zientifikoa sustatzeko lan egiten dugu. Erabaki teknozientifikoen aurrean, gizartearen ardura bultzatzen dugu, gizarte kritikoa, irizpideduna eta berdinzalea eraikitzen laguntzeko. Ahalik eta hartzaile gehienengana heltzeko, askotariko proiektuak garatzen ditugu, eta garrantzi berezia ematen diogu Euskal Herriko ikertzaile eta eragileekin batera aritzeari.

  • Elhuyar aldizkaria

    Zientzia- eta teknologia-gaiak lantzen dituen argitalpena; hiruhilekoan behingoa paperean, egunerokoa webgunean.
  • Teknopolis telebista saioa

    Zientzia- eta teknologia-gaiei buruzko telebista-saioa. Publiko orokorrari zuzenduta dago, eta Euskal Herriko eta mundu osoko zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren berri ematea du helburu. Astero ematen da, euskaraz ETB1en, eta gaztelaniaz ETB2n.
  • Norteko ferrokarrilla irratsaioa

    Zientziari eta teknologiari buruzko irratsaioa. Kolaboratzaileen bitartez, Euskal Herrian zein mundu osoan arlo horietan egiten diren berrikuntzei buruzko azalpenak eta gogoetak eskaintzen zaizkie entzuleei, Euskadi Irratiko uhinetan.
  • Zientzia.eus

    Publiko zabalarentzako zientzia-edukien erreferentziazko webgunea: Elhuyarreko lantaldeak sortutako bideoak, audioak, artikuluak, agenda, hiztegia, bilatzaile aurreratua, gaikako sailkapena…
  • Sariketak eta ekitaldiak

    Elhuyarrek, zientzia- eta teknologia- sareko beste eragile batzuen laguntzarekin, zenbait lehiaketa eta ekimen antolatzen ditu (CAF-Elhuyar sariak, Onzientzia…), zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta gizarteratzea bultzatzeko, saritzeko eta…
  • Ikerketa eta berrikuntza arduratsuaren sustapena

    Gizartea zientzia-sistemara gerturatzeko, zenbait ekimen jarri ditugu martxan.

Informazio gehiago nahi baduzu, bete formularioa

Arduraduna: Elhuyar

Helburua: Egindako eskaeren eta kontsulten kudeaketa.

Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.

Hartzaileak: Zerbitzuak (nazioarteko transferentziak barne) ematen dituzten hirugarrenak.

Eskubideak: Datuetara irispidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko eta haien tratamendua mugatzeko edo aurka egiteko, banakako erabaki automatizatuei aurka egiteko eskubidea barne.

Jatorria: Erabiltzailea.

Pribatutasun-politika irakurri