Skip to main content

Europako proiektuen komunikazioa

Gizarteak dituen erronkei erantzuteko Europako Batzordeak bideratzen dituen deialdiekin bat eginez, ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektuen komunikazio- eta zabalpen-lanetan aritzen gara, haien bidez sortzen den bikaintasunezko ezagutza gizartera irits dadin.

Horizon 2020 programaren barruan, honako proiektu hauetan aritu eta ari gara lanean, Europako hainbat herrialdetako bazkideekin lankidetzan.

 

NEW ABC  NEW ABC logo

Networking the Educational World: Across Boundaries for Community-building
H2020 G.A. No. 101004640
Proiektuaren komunikazioko eta zabalpeneko bazkide

Iraupena: 2021-2024

 

NEW ABC proiektuak bederatzi berrikuntza-ekintza egingo ditu Europako bederatzi herrialdetan. Ekintza horien helburua izango da haur eta gazte errefuxiatu eta migratzaileei hezkuntzaren bidez laguntzea harrera-gizarteetan integratzen. Haurrek zein gazteek (ikasle etorkinak eta bertakoak, laguntzailerik gabeko adingabeak, asiloa eskatzen duten gazteak eta errefuxiatuak) aktiboki parte hartuko dute ekintza guztietan. Proiektu horietan esku hartuko dute ikastetxeek eta irakasleek, gizarte zibileko toki-erakundeek, gobernuz kanpoko erakundeek, irakaskuntzako eta kulturarteko zentroek, komunitateak eta familiek, eta guztiek ere ikaskuntza-baliabide formalak, informalak eta ez-formalak landuko dituzte, hala eskolan nola eskolaz kanpo.
 

LOWINFOOD  LOWINFOOD logo

Multi-actor design of low-waste food value chains through the demonstration of innovative solutions to reduce food loss and waste
H2020 G.A. No. 101000439
Proiektuaren komunikazioko, zabalpeneko eta genero-berdintasuneko bazkide

Iraupena: 2020-2025

 

LOWINFOOD proiektuak elikagai-hondakinak murrizteko berrikuntzak sustatuko ditu elikagaien balio-kate osoan, produkziotik hasi eta kontsumitzaileetaraino. 14 berrikuntza aukeratu dira probatu, ebaluatu eta hobetzeko, haien bitartez hondakin gutxiko balio-kateak bultzatzeko frutaren eta barazkien sektorean, okintzan eta arrantza-sektorean, bai eta etxe barruko nahiz etxetik kanpoko kontsumoan ere. Berrikuntzak askotarikoak dira: teknologikoak, kudeaketari edo antolakuntzari lotutakoak eta sozialak. Halaber, berrikuntza horien eragina hainbat alderditan neurtuko da; hondakinak gutxitzeko duten gaitasuna ez ezik, aintzat hartuko dira ingurumenean zer eragin duten eta zer inpaktu sozioekonomikoa duten ere.

 

FoodLAND   FoodLAND logo

Food and Local, Agricultural, and Nutritional Diversity
H2020 G.A. No. 862802
Proiektuaren komunikazioko eta zabalpeneko bazkide

Iraupena: 2020-2024

 

FoodLAND egitasmoaren helburua da Afrikako sei herrialdetan nekazaritzarako eta akuikulturarako teknologia berritzaile, eskalagarri eta jasangarriak garatzea, ezartzea eta baliozkotzea, eta, aldi berean, nekazaritza-biodibertsitatea eta elikadura-aniztasuna indartzea, baita dieta osasungarrien aniztasuna ere. Berrikuntzen artean sartzen dira, besteak beste, mantenugaietan aberatsagoak diren jakiak produzitzea, eta elikagaiak sortzeko, prozesatzeko eta biltzeko teknika berriak probatu eta hobetzea. Nekazarien eta kontsumitzaileen ohiturak ere aztertuko dira proiektuan, helburu izanik produktu edo prozesu berrien aurrean zer jarrera duten ezagutzea eta elikadura-dibertsitatea handitzeko helburura iristeko zer bide jorratu behar den argitzea.
 

PLOTINA   PLOTINA logo

Promoting gender balance and inclusion in research, innovation and training
H2020 G.A. No. 666008
Proiektuaren komunikazioko eta zabalpeneko bazkide

Iraupena: 2016-2020

 

PLOTINA proiektuaren helburua da genero-berdintasunerako planak diseinatu, prestatu, aplikatu eta ebaluatzea ikerketan diharduten erakunde, unibertsitate zein bestelako zentro edo institutuetan. Genero-berdintasuna erakunde bakoitzaren bost dimentsiotan neurtzea proposatzen du: 1) gobernantza-organoak, funtsezko eragile eta erabakiak hartzeko arduradunak; 2) kontratazioa, karreran aurrera egitea eta erakundearekiko atxikipena; 3) lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko neurriak; 4) ikerketa-jardunean genero-berdintasuna eta sexuaren eta generoaren ikuspegia txertatzea, eta 5) sexuaren eta generoaren dimentsioa irakasgaien curriculumean sartzea.

 

Europako ikurraProiektu horiek Europako Batzordearen dirulaguntza jaso dute, Horizon 2020 ikerketa- eta berrikuntza-programaren bitartez (proiektu bakoitzean dago zehaztuta dirulaguntza-akordioaren zenbakia)

Informazio gehiago nahi baduzu, bete formularioa

Arduraduna: ELHUYAR FUNDAZIOA

Helburua: Egindako eskaeren eta kontsulten kudeaketa.

Eskubideak: Edozein unetan baimena atzera bota, tratamenduaren aurka jo, datuak kontsultatu, zuzendu edo ezabatzeko eskubidea duzu, horretarako posta elektroniko bat bidali helbide honetara: datuensegurtasuna@elhuyar.eus.

Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza hemen kontsulta dezakezu: Pribatutasun-politika

Baldintza horiek irakurri eta onartzen ditut