Skip to main content

Kalitateko komunikazio-zerbitzuak eskaintzen ditugu, bezeroaren beharretara egokituta. Zientzian eta teknologian espezializatuta bagaude ere, arlo guztietan jarduten dugu eroso. Zientzialariz, kazetariz eta hizkuntzalariz osatutako lantaldea dugu. Espezialistak gara edukietan, eta, era berean, trebeak euskarri orotako komunikazioan.

  • Komunikazio-zerbitzu integrala

    Komunikazio-estrategiak landu, eta aholkularitza eskaintzen diegu erakundeei Elhuyarren: komunikabideekiko harremanak, prentsa-oharrak, sare sozialak, mailingak, webguneak, buletinak…
  • Ikus-entzunezkoak

    Era guztietako formatu eta euskarrietarako ikus-entzunezkoak diseinatzen eta egiten ditugu Elhuyarren, bideo korporatibo edo didaktikoetatik hasi eta dokumentaletaraino.
  • Ekitaldi eta kongresuen komunikazioa

    Jakintza-arlo guztietako ekitaldi eta kongresuen komunikazioa eta zabalpena egiten dugu Elhuyarren.
  • Europako proiektuen komunikazioa

    Europako zein Europatik kanpoko ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektuen komunikazioan eta zabalpenean aritzen gara Elhuyarren, haien bidez sortzen den bikaintasunezko ezagutza gizartera irits dadin.

Informazio gehiago nahi baduzu, bete formularioa

Arduraduna: Elhuyar

Helburua: Egindako eskaeren eta kontsulten kudeaketa.

Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.

Hartzaileak: Zerbitzuak (nazioarteko transferentziak barne) ematen dituzten hirugarrenak.

Eskubideak: Datuetara irispidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko eta haien tratamendua mugatzeko edo aurka egiteko, banakako erabaki automatizatuei aurka egiteko eskubidea barne.

Jatorria: Erabiltzailea.

Pribatutasun-politika irakurri