Itzulpen espezializatuak
Itzulpen espezializatuak egiten ditugu: maila guztietako testu zientifiko-teknikoak; testu administratiboak eta juridikoak; komunikazio-kanpainak eta publizitatea; eta webgune- eta software-lokalizazioak. Horretarako, testu tekniko eta zientifikoetan espezializatutako esperientzia handiko lantaldea daukagu. Transkribapenak eta azpititulu eleaniztunak ere egiten ditugu.
Gure lan-prozesuaren bikaintasunaren erakusgarri dira, esaterako, ziurtagiriok:
- 2007an lortutako UNE-EN 15038:2006 kalitate-ziurtagiria (AENOR, Asociación Española de Normalización y Certificación).
- 2016an lortutako EN ISO 17100:2015 kalitate-ziurtagiria, 2019an berritua (AENOR, Asociación Española de Normalización y Certificación)
Nola egiten dugu lan?
Formatuak: behar duzun formatuan entregatuko dizugu itzulpena.
Testu soila nahiz maketa konplexukoa izan, zure beharretara egokituko gara.
Hizkuntzak: nagusiki euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa lantzen ditugu, baina Europako hizkuntza guztietarako itzulpen-zerbitzua ematen dugu. Europar Batasuneko nahiz kanpoko hizkuntzetako itzultzaile natiboen sare zabal bat dugu gurekin batera lanean.
Epeak: behar duzun epean entregatuko dizugu lana.
Lana eskatzen duzunean, zeuk zehaztu dezakezu entrega-epea.
Kalitatea: hizkuntza-kalitatea bermatuko dizugu.
Gure itzultzaileek beren ama-hizkuntz(et)ara soilik itzultzen dute, eta itzulpen guztiak zuzentzaile batek gainbegiratzen ditu. Hizkuntza-kalitateko lantalde bat dugu, tartean, hiru euskaltzain urgazle, itzultzaile adituak eta terminologoak dituena. Aldian-aldian lanerako hizkuntza-irizpideak eguneratzen dituzte, urrats garrantzitsua baita hori egiten diren lanen kalitatea bermatzeko.
Jarraipena: lanaren kostua eta fase guztiak kontrolpean izango dituzu une oro.
ItzulpenFlow web-aplikazioaren bidez, aurrekontua eskatzen duzunetik itzulpena jasotzen duzun arteko fase guztiak kontrolatu ahal izango dituzu.
