Skip to main content

Itzulpenak eta hizkuntza-baliabideak

Elhuyarren urteak daramatzagu hizkuntzarekin lanean. Itzulpen- eta zuzenketa-zerbitzu bat daukagu, Europar Batasuneko hizkuntzen arteko itzulpenak egiten dituena. Horrez gain, hizkuntza-baliabideak sortzen ditugu, euskarazkoak, eta gizarte guztiaren esku jartzen ditugu: hiztegiak, corpusak eta zuzentzaile automatikoak.

Hiztegien kasuan, ezagunena, Elhuyarren hiztegien webgunea da.

  • Itzulpen espezializatuak

    Itzulpen espezializatuak egiten ditugu Elhuyarren: maila guztietako testu zientifiko-teknikoak; testu administratiboak eta juridikoak; komunikazio-kanpainak eta publizitatea; eta webgune- eta software-lokalizazioak.
  • Trebakuntza eta aholkularitza

    Elhuyarreko lantaldean bildutako esperientzia baliatuz, itzultzaileak eta hizkuntzaren profesionalak trebatzen ditugu hizkuntzatan, ikastaro presentzialen eta onlineko ikastaroen bidez.
  • Hizkuntza-kalitatearen auditoriak

    Hizkuntza-kalitatearen auditoriak egiten ditugu Elhuyarren. Erakundetik kanpora doazen testuen kalitateak berebiziko garrantzia dauka erakundearen ospean, eta, horregatik, testu asko sortzen edo itzultzen dituzten erakundeek kezka agertzen dute gai honen inguruan.
  • Hiztegiak

    Elhuyar hiztegiaz gain, baditugu bestelako hiztegiak ere, paperean, webean nahiz gailu mugikorretan kontsulta daitezkeen hiztegi terminologikoak.
  • Corpusak

    Corpus elebakarrak, elebidunak nahiz eleaniztunak prestatu ditugu Elhuyarren, berariaz sortutako teknologia propioa erabiliz, zeina hizkuntza-teknologietan egin dugun ikerketen emaitza baita.
  • Zuzentzaileak

    EHUko Ixa Taldearekin batera, Xuxen euskarazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikala garatzen eta gizarteratzen dugu Elhuyarren.

Informazio gehiago nahi baduzu, bete formularioa

Arduraduna: Elhuyar

Helburua: Egindako eskaeren eta kontsulten kudeaketa.

Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.

Hartzaileak: Zerbitzuak (nazioarteko transferentziak barne) ematen dituzten hirugarrenak.

Eskubideak: Datuetara irispidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko eta haien tratamendua mugatzeko edo aurka egiteko, banakako erabaki automatizatuei aurka egiteko eskubidea barne.

Jatorria: Erabiltzailea.

Pribatutasun-politika irakurri