Politika Publikoen diseinua, garapena eta ebaluazioa
Euskara sustatzeko eta erabilera handitzeko prozesuetarako aholkularitza espezializatua eskaintzen diegu erakunde publikoei, bai udalerrietan, aldundietan edo zein gobernuetan. Egoeraren inguruko datuak jaso eta eragileekin hausnarketa partekatuak egin ondoren, etorkizunerako erronkak eta plangintzak lantzen ditugu, beti ere, egoera bakoitzera egokituta.
Horretarako, planifikazioaren fase guztiak hartzen ditugu aintzat: errealitatea behatu, planifikatu, esku hartu eta ebaluatu.
