Euskararen erabilera eta planifikazioa
Norbanakoek, taldeek, erakundeek eta enpresek euskararen erabileran aurrerapausoak emateko aholkularitza eta laguntza teknikoa eskaintzen ditugu Elhuyarren.
Prozesu horiek guztiak garatzeko, hauek dira gure oinarriak:
- Elkarlana: ezinbestekoa da lana eraginkorra izateko, taldea sendotzeko eta ikuspegi bateratu eta koherentea lortzeko.
- Partaidetza: garrantzitsua da egoera ezagutzea, elkarrekin lantzea, aztertzea eta denon artean zerbait sortzea, uneko errealitatea aldatzeko baldintza subjektiboak eta objektiboak sortuz eta ahalik eta parte-hartze zabalena sustatuz.
- Komunikazioa: arrakastarako gakoa da prozesuko fase guztietan, atzera-aurrerako informazioarekin eta feedbackarekin.
- Malgutasuna: prozesuen onerako, beharrezkoa da askotan lanak eta epeak moldagarriak izatea, beharrezkoak diren aldaketak eta egokitzapenak egin ahal izateko.
- Ikasketa-prozesua: partaide guztiek ikastea prozesuan eta prozesutik, elkarrengandik eta elkarrekin.
- Subjektibitatea: pertsonak eta harremanak oinarri, garrantzitsua da taldea sendotzeko, eta taldearen kohesioa eta autonomia lantzeko.
- Koordinazioa eta sare-ikuspegia: garrantzitsua da estrategia bateratuak adostea, sinergiak aprobetxatuz eta beharrei elkarrekin erantzunez, baliabideak optimizatuz, eta ikuspegiak konpartituz eta zabalduz, betiere politika integral baten barruan.
- Genero-berdintasuna: gure lanaren oinarri nabarmenetako bat da, emakumezkoen presentziari erreparatzeaz gain, emakumeen eta gizonen arteko botere-harremanak aztertzea eta azaleratzea, dinamika berdinzaleagoak eraikitzeko.
Prozesu guztietan aintzat hartzen ditugu elementuok:
- Aniztasuna: aintzat hartzen dugu gizartearen dibertsitatea (sentsibilitate politikoa, jatorria, bizilekua, adina, funtzionalitatea, adina, hizkuntza…), eta sor daitezkeen botere-harremanak kudeatzen ditugu, berdintasunean lan egiteko.
- Hizkuntzen kudeaketa: ekintza guztietan neurriak hartzen ditugu hizkuntzak (euskara eta gaztelania) egoki kudeatzeko, partaideak eroso senti daitezen.
- Heziketa-ikuspegia: esperientziatik ikasteko eta hazteko aukera ematea, prozesua bera ikasgai izatea, eta horretaz jabetzea etorkizunerako.
Udalerri- eta lurralde-mailako euskararen erabilera aktibatzeko plan orokorrak nahiz sektorialak
Udalerri eta lurralde mailako plangintzak egiten ditugu Elhuyarren: plan estrategikoak, sektorekako/arlokako planak, kudeaketa-planak, diagnostiko eta ebaluazioak, eta langileak eta herritarrak aktibatzeko prozesuak, besteak beste.Euskara-planak enpresa eta erakundeetan
Erakunde-mailako euskararen egoeraren diagnostikoak eta euskara-planak egiten ditugu Elhuyarren. Euskara horiek diseinatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko aholkularitza ere eskaintzen dugu.Sentsibilizazioa eta trebakuntza
Norbanakoen laneko nahiz kaleko hizkuntza-ohiturak aldatzeko eta euskararen erabilera aktibatzeko sentsibilizazio- eta motibazio-saioak eskaintzen ditugu Elhuyarren.
Elhuyar | ezagutuz aldatzea