Berdintasuna
Emakume eta gizonen berdintasunean aurrerapausoak emateko aholkularitza eta laguntza teknikoa eskaintzen diegu erakunde publiko nahiz entitate pribatuei.
Politika publikoen diseinua, garapena eta ebaluazioa
Udalerri mailako nahiz lurralde mailako berdintasunerako planak ebaluatu eta diseinatzen ditugu, plangintza orokorrari edo gai zehatzei lotuak.Berdintasunerako planak enpresa eta erakunde publikoetan
Erakunde mailako diagnostikoak eta berdintasunerako planak egiten ditugu, erakunde barruko aldaketak eragiteko. Plan horiek garatzen eta ebaluatzen ere parte hartzen dugu.Emakumeen etxeak sortzeko prozesuak
Udalerri eta eskualde mailan emakumeen etxeak sortzeko partaidetza-prozesuak diseinatu eta bideratzen ditugu.Hizkuntza eta generoa
Euskararen eta berdintasunaren eremuan bildutako esperientzia eta ezagutza oinarri hartuta, bi eremuen arteko harremanak eta ikaspenak landu, eta egitasmo komunak egiten ditugu.Genero-zeharlerrotasuna
Erakunde publikoetan genero-zeharkakotasunaren estrategia diseinatzen eta garatzen laguntzen dugu.
Elhuyar | ezagutuz aldatzea