Itzulpengintzarako teknologiak
Itzulpen-lanak egiteko fluxuetan eta tresnetan integratzen diren teknologiak dira itzulpengintzarako teknologiak. Itzulpen-prozesua optimizatzea dugu helburu, produktibitatean hobekuntzak eraginez eta lanaren kalitatea bermatuz.
Itzulpen-enpresetarako nahiz hizkuntzen kudeaketan murgildurik dauden erakundeetarako soluzioak eskaintzen ditugu. Esaterako, erakunde publiko nahiz pribatuei itzulpen-memoriak ustiatzeko softwarea eta erremintak eta itzulpen-prozesuen kudeaketa optimizatzeko web-aplikazioak eta aholkularitza-zerbitzua eskaintzen dizkiegu. Horrez gain, kalitateko itzulpen automatikoko sistemak ere baditugu, sare neuronaletan eta ikasketa automatikoan oinarritutakoak, testuinguru eleaniztunetan lan egitea errazteko; horren adibide da itzultzailea.eus plataforma, zeinak, testu hutsak itzultzeaz gainera, dokumentu formatudunak itzultzeko aukera ere ematen baitu.
Itzulpen automatikoarekin lotuta, neurri-neurriko zerbitzuak eskaintzeaz gain, ikerketa-proiektuak ere lantzen ditugu. Gero, ikerketa-proiektuetatik lortutako emaitzak bezeroen eskura jartzen ditugu, baliabide horiek beren egunerokoan txertatuz.
Hauek dira itzulpengintzarako teknologien alorrean jorratzen ditugun ikerketa-ildo nagusiak:
- Itzulpen automatikoa.
- Itzulpen-memoriak ustiatzeko metodo aurreratuak, hala nola terminologia-erauzketa.
