Skip to main content

Gaur egun, eleaniztasuna kontuan hartzen duten hizkuntza-baliabideak ezinbestekoak dira edozein erakunde eta enpresatan. Eleaniztasuna nagusi den garaiotan, gero eta garrantzitsuagoa da hizkuntza-teknologietan oinarritutako hizkuntza-baliabideak sortzea, hizkuntza edozein delarik ere informazioa modu bateratu eta eraginkorrean tratatzeko eta, ondoren, egoki erabili ahal izateko.

Horretarako, hainbat alor lantzen ditugu, hala nola terminologiaren eta entitateen erauzketa automatikoa, erauzitako terminologia kudeatzeko teknologiak; edota corpusak sortu edo osatzeko tresnak. Azkenik, euskaraz idazten laguntzeko tresnak ere garatzen ditugu.

Hauek dira gure ikerketa-lerro nagusiak:

  • Erauzketa automatikoa: entitate-eta terminologia-erauzleak, elebakarrak eta eleaniztunak
  • Hiztegigintza automatikoa
  • Corpusen sorkuntza automatikoa
  • Zuzentzaile adimendunak

Informazio gehiago nahi baduzu, bete formularioa

Arduraduna: Elhuyar

Helburua: Egindako eskaeren eta kontsulten kudeaketa.

Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.

Hartzaileak: Zerbitzuak (nazioarteko transferentziak barne) ematen dituzten hirugarrenak.

Eskubideak: Datuetara irispidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko eta haien tratamendua mugatzeko edo aurka egiteko, banakako erabaki automatizatuei aurka egiteko eskubidea barne.

Jatorria: Erabiltzailea.

Pribatutasun-politika irakurri