Hizketa-teknologiak
Hizketa-teknologiek hizketa tratatzea ahalbidetzen diete makinei, eta barnean hartzen dituzte hizketaren sintesia edo sorkuntza eta hizketaren ulermena. Aplikazio ugari dituzte: laguntzaile birtualak, hizketaren itzulpen automatikoa, bikoizketa automatikoa edo azpitituluak automatikoki jartzeko aukera, bideo eta audioen transkripzio automatikoa, diktaketa... Irisgarritasun edo inklusibitatearen arloan ere asko lagundu dezakete, hala nola itsuei testua irakurriz edo ezgaitasun motorrak dituztenei lagunduz ordenagailua hizketaren bidez gobernatzen. Bi dira gure ikerketa-lerro nagusiak:
- Hizketaren sintesia (TTS edo Text To Speech)
- Hizketaren ezagutza, komandoena zein hizketa jarraituarena (ASR edo Automatic Speech Recognition)
Mugaz gaindiko kooperazioaren garapena eta hizkuntza-teknologien jakintzaren transferentzia (EFA 227/16/LINGUATEC)
Proiektuaren helburua da aragoieraren, euskararen eta okzitanieraren digitalizazio-maila hobetuko duten baliabide, tresna eta aplikazio linguistiko berritzaileak garatu, frogatu eta zabaltzea. Proiektu horrek aukera emango du hizkuntzen arteko lankidetza teknologikoa egiteko eta, haren bidez, hizkuntza-baliabide eta -tresna berriak garatzeko, bai eta hiru hizkuntza horien onlineko aplikazio berriak sortzeko eta azken erabiltzaileek edukiak hizkuntza anitzetan eskuragarri izateko ere.
|
