Skip to main content

Elia, Elhuyarren itzultzaile automatikoa

Urteak daramatza Elhuyarrek itzulpen automatikoko proiektuetan murgilduta. 2007an, esaterako, EHUko Ixa ikerketa-taldearekin batera, Matxin izeneko sistema sortzeko proiektuan parte hartu zuen; euskarazko itzulpen automatikoan mugarri izan zen proiektu hura. Matxin software librean oinarritutako itzulpen automatikoko sistema bat zen, eta gaztelaniatik euskarara itzultzen zuen. Ezaugarri horiek zituen lehen itzultzaile automatikoa izan zen.

Ikerketan aurrera egin ahala, beste teknika batzuk erabili dira itzultzaile automatikoak sortzeko, eta, gaur egun, adimen artifiziala eta sare neuronalak erabiltzen ditugu sistema horiek sortzeko. Itzultzaile automatikoko zerbitzu bat daukagu erabiltzaile eta bezeroen eskura: Elia. Elhuyarren itzultzaile automatikoa Elia, eta ezaugarri nagusi hauek ditu:

  • 6 hizkuntza dakizki: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa.
  • Dokumentu osoak itzultzeko aukera eskaintzen du. Gainera, esaldiz esaldi moldatu daiteke sistemak proposatutako itzulpena.
  • Doako aplikazioak eskaintzen ditu: ordenagailuko mahaigainerako eta mugikorretarako. 
  • Itzulpenak pertsonalizatzeko aukera: hiztegi pertsonalizatu bat gehitu diezaiokezu, hitz edo esaldi batzuk zuk nahi bezala itzul ditzan.
  • Testu juridiko-administratiboetarako berariazko sistema bat dauka. 
  • Itzulpen gidatua eskaintzen du. Hala, proposatzen digun itzulpenaren gainean aldaketak egin daitezke sistemak lagunduta: hitz batean klik egin, eta handik aurrerako zatirako beste proposamen batzuk zerrendatzen dizkigu.
  • Itzultzaile profesionalen tresnetan txertatzeko aukera: Wordfast, SDL Trados...
  • Konfidentzialtasuna eta segurtasuna: erabiltzaileen datuak eta zerbitzua erabiliz bidalitako informazioa modu seguruan kudeatzen dira.
  • REST API bidez, edozein aplikaziotan integra daiteke.

Informazio gehiago, elia.eus webgunean eta info@elia.eus helbidean.

 

Mugaz gaindiko kooperazioaren garapena eta hizkuntza-teknologien jakintzaren transferentzia (EFA 227/16/LINGUATEC)

Proiektuaren helburua da aragoieraren, euskararen eta okzitanieraren digitalizazio-maila hobetuko duten baliabide, tresna eta aplikazio linguistiko berritzaileak garatu, frogatu eta zabaltzea. Proiektu horrek aukera emango du hizkuntzen arteko lankidetza teknologikoa egiteko eta, haren bidez, hizkuntza-baliabide eta -tresna berriak garatzeko, bai eta hiru hizkuntza horien onlineko aplikazio berriak sortzeko eta azken erabiltzaileek edukiak hizkuntza anitzetan eskuragarri izateko ere.


Finantziazioa:https://ttsneuronala.elhuyar.eus/
Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) % 65a finantzatu du Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren bitartez.

 

Poctefa_06

 

Informazio gehiago nahi baduzu, bete formularioa

Arduraduna: ELHUYAR FUNDAZIOA

Helburua: Egindako eskaeren eta kontsulten kudeaketa.

Eskubideak: Edozein unetan baimena atzera bota, tratamenduaren aurka jo, datuak kontsultatu, zuzendu edo ezabatzeko eskubidea duzu, horretarako posta elektroniko bat bidali helbide honetara: datuensegurtasuna@elhuyar.eus.

Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza hemen kontsulta dezakezu: Pribatutasun-politika

Baldintza horiek irakurri eta onartzen ditut