Elhuyarren TTS neuronala
Elhuyarrek testua ahots bihurtzeko zenbait sistema eskaintzen ditu ttsneuronala.elhuyar.eus webgunean. Naturalak diruditen ahots sintetikoak dira, eta edozein testu irakurtzen dute. Momentu honetan euskarazko eta gaztelaniazko ahotsak eskaintzen ditu.
Elhuyarrek zenbait TTS ahots sortu ditu, eta erabiltzaileen eta bezeroen esku jarri. Alde batetik, identifikagarriak ez diren ahotsak sortu ditu, hots, entzutean pertsona zehatz batekin identifikatu ezin diren ahotsak. Beste alde batetik, pertsona zehatzen ahotsa imitatzeko sistemak ere sortu ditu; beraz, ahots pertsonalizatuak sortzeko aukera ere eskaintzen du.
TTS ahots pertsonalizatuak erabiltzen dira Elhuyarren beste zerbitzu hauetan: Elhuyar Hiztegia, Elhuyar Aldizkaria eta zientzia.eus webgunea.
Modu bat baino gehiago daude eskaintzen diren ahotsak erabiltzeko: barra irakurlearen bitartez, webguneko zerbitzuaren bitartez edo REST API bidezko integrazioaren bitartez.
Informazio gehiago, ttsneuronala.elhuyar.eus webgunean eta tts@elhuyar.eus helbidean