Aditu, Elhuyarren hizketa-ezagutzailea
Ahotsaren errekonozimenduko teknologiarekin egindako ikerketen emaitza da Aditu. Bideo- eta audio-fitxategietako ahotsa testu bihurtu eta emaitza horrekin lan egiteko aukera eskaintzen duen plataforma da.
Bideo- eta audio-fitxategien transkribapen automatikoak egiten ditu euskaraz, gaztelaniaz eta ele bietan. Horrez gain, azpitituluak sortzeko aukera ere eskaintzen du. Tresna aparta da ikus-entzunezkoen irisgarritasuna bermatzeko.
Adituk aukera ematen du ikus-entzunezkoen transkribapen eta azpititulu automatikoak lortzeko minutu gutxitan; esaterako, sistema hau baliagarria da bilerak, udaletako osoko bilkurak edo dokumentalak azpititulatzeko.
Adituk eskaintzen dituen aukera nagusiak:
- Euskarazko eta gaztelaniazko jarduna duten ikus-entzunezko fitxategien transkribapen eta azpititulu automatikoak sortzen ditu.
- Azpitituluak eta transkribapenak zuzentzeko edizio-interfaze aurreratua eskaintzen du, erabiltzaileak moldaketak erraz egin ditzan.
- Azpitituluak eta transkribapenak automatikoki itzultzeko aukera eskaintzen du, Eliaren bidez.
- Azpitituluak eta transkribapenak formatu batean baino gehiagotan deskargatzeko aukera ematen du; gainera, azpitituluen kasuan, bideoan txertatuta ere deskargatu daitezke.
- Konfidentzialtasuna eta segurtasuna: erabiltzaileen datuak eta zerbitzua erabiliz bidalitako informazioa modu seguruan kudeatzen dira.
- REST API bidez, edozein aplikaziotan integra daiteke.
Informazio gehiago, aditu.eus webgunean edo aditu@elhuyar.eus helbidean.