Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Itzulpengintza teknologiak

Teknologia

Itzulpengintza teknologiak

Hizkuntza-teknologien ikerketa eta garapena alor estrategikoa da itzulpengintzaren eremuan, eta Elhuyarren apustu handia egin dugu hizkuntza-teknologian ikertzen eta baliabideak sortzen. Hori horrela, itzulpengintza-prozesuetarako baliagarriak diren zenbait tresna garatu ditugu: Itzulpenflow, Opentrad, Bologna Translation Service eta itzulpen automatikoaren integrazioa OLI tresnetan. Adibidez, Opentrad integratu dugu SDLn eta Wordfasten.

Gainera, itzulpen-prozesuan glosario lagungarriak automatikoki sortzeko teknologiak garatu ditugu; itzulpen-memorietatik entitateak ezkutatzeko aplikazioa sortu dugu, eta itzulpen-memorien mantentze-lana egiteko tresnak ere baditugu.


Itzulpenflow

Itzulpengintzan ari diren enpresei eta autonomoei laguntzeko tresna da Itzulpenflow: itzulpena eskatzen denetik jasotzen denera arte sortzen diren lan-fluxu guztiak kudeatzen laguntzen du. Itzulpenflow tresna ez dago inon instalatu beharrik, SaaS motako tresna baita (Software as a Service). Web-nabigatzaile baten bidez itzulpen-prozesu osoa kudeatzeko aukera ematen du.

http://demo.itzulpenflow.com/


Opentrad

Beste erakunde batzuekin elkarlanean, Elhuyarrek Opentrad itzultzaile automatikoa eskaintzen du. Testu librea, dokumentu osoak edota webguneak zuzenean itzultzeko prestatuta dago. Produkzio-fluxuan integratu daiteke, eta kalitatezko itzulpenak eskaintzen ditu hizkuntza-bikote hauetan:

  • Gaztelania-katalana / katalana-gaztelania
  • Gaztelania-galegoa / galegoa-gaztelania
  • Gaztelania- portugesa / portugesa-gaztelania (PT,BR)
  • Gaztelania-frantsesa / frantsesa-gaztelania

www.opentrad.com


Bologna Translation Service

Elhuyarrek “Bologna Translation Service” itzulpenak kudeatzeko web-plataforma sortu du, Europa mailan landutako proiektu baten barruan, Crosslang eta Convertus erakundeekin lankidetzan. Itzultzaile ez profesionalei zuzendutako plataforma bat da. Zehazki, hezkuntza-arloko erakundeei, unibertsitateei eta hezkuntzaren merkatuan diharduten enpresa eta erakundeei eskaintzen zaie zerbitzu hau. Testuen, dokumentuen eta webguneen itzulpenak automatikoki egiteko, arlo akademikorako berariaz sortutako itzultzaile automatikoko sistema bat erabiltzen da. Ondoren, itzulpenak modu erosoan errepasatzeko aukera eskaintzen du plataformak. Itzulpenetan egiten diren zuzenketak sisteman gordetzen dira, eta zuzendutako testu horiek kontuan hartzen dira hurrengo itzulpenetarako.

Plataforma honen laguntzarekin, ingelesera itzul daitezke hizkuntza hauetan idatzitako testuak: gaztelania, turkiera, finlandiera, frantsesa, nederlandera, alemana, suediera eta portugesa.

http://bts.elhuyar.org/


Wordfast eta OLI tresnak

Itzultzaileen beharrei erantzuteko ondoko zerbitzuak eskaintzen ditugu:

  • Itzulpen-memorien sorkuntza.
  • Ordenagailuz Lagundutako Itzulpen (OLI) tresnen bidez osatutako itzulpen-memoriak antolatzeko eta osatzeko zerbitzua.
  • Itzulpen-memorietatik glosarioak automatikoki sortzea.
  • Wordfast programaren inguruko trebakuntza.
  • Wordfast instalatu eta konfiguratzea.
  • Arreta telefonikoa.
  • OLI tresnen inguruko aholkularitza teknikoa.