Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Hizkuntzen kudeaketa

Teknologia

Hizkuntzen kudeaketa

Enpresa eta erakundeetan eleaniztasuna kudeatzeko zerbitzuak eskaintzen ditu Elhuyarrek, baita euskara kudeatzeko zerbitzua ere. Zerbitzu horien osagarri, aplikazio bana garatu du:

Hizkuna aplikazioa

Merkatu globalean jarduten duten erakundeen hizkuntza-kudeaketarako erreminta teknologikoa da. Ingurune eleaniztun batean lan egiteko baliabideak eskaintzen dizkio erabiltzaileari, klik batean: itzulpen automatikoa, ahotsaren sintesia, hiztegien kontsulta…

Gainera, itzulpen-eskaerak bertatik kudeatu ahal izango dira, eta erakundearen hizkuntza-gaitasunak neurtzeko modu erosoa eskainiko du Hizkuna plataformak. Horren bidez, prestakuntza-beharrak detektatu ahal izango dira, esaterako, eta garapen profesionalerako urratsak planifikatu.

http://hizkuna.elhuyar.eus

 

               

 


Idazlagun

Euskaraz idatzi behar duten pertsonei laguntzeko tresna da, eta lan egiteko erabilgarriak diren hainbat hizkuntza-baliabide batzen ditu. Mikroenpresei, enpresa txikiei, ertainei, administrazio publikoei nahiz freelance moduan ari diren profesionalei zuzenduta dago, sortzen zaizkien hizkuntza-zalantzak argitzeko. Oso erabilera errazekoa da, eta baliabideak esku-eskura daude.

Eskaintzen dituen lagungarrien artean ditugu, besteak beste, hiztegiak, deklinabidea lantzeko taulak, aditu bati hizkuntza-zalantzak galdetzeko aukera eta itzulpenetan kontsultak egiteko modua.

http://idazlagun.elhuyar.eus