Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Aholkularitza teknologikoa

Teknologia

Aholkularitza teknologikoa

Enpresa guztiek kudeatu behar izaten dituzte hizkuntzak beren eguneroko lanean, laneko prozesuetan informazioa kudeatu behar dutenean; adibidez, laneko prozedurak edo lan-aginduak diseinatzean, bezero eta hornitzaileekin izaten diren harremanetan, langileen arteko harremanetan, azpiegitura informatikoetan…

Komunikazioa ez bada eraginkorra, nekez lortuko da langileen gogobetetasuna, eta, ondorioz, enpresa bera lehiakorra eta eraginkorra izatea. Horregatik, erakundean erabiltzen dituzten hizkuntzak egoki kudeatzeko, aholkularitza teknologikoa eskaintzen diegu gure bezeroei, erakunde bakoitzaren errealitatera eta ahalmenera egokitutako aholkularitza hain zuzen.

Hizkuntzaren teknologiak enpresa eta erakundeen lan-prozesuetan txertatzeak abantaila ugari ditu efizientzia handitzeko, produktibitatea hobetzeko eta hizkuntzak modu eraginkorrean kudeatzeko.

Itzulpen-prozesuaren hobekuntzan, aholkularitza teknologikoa eskaintzeko dugu informazioaren kudeaketa eraginkorragoa izateko eta enpresaren hizkuntza-baliabideei etekin handiagoa ateratzeko.

  • Beharren analisia
  • Diseinua eta plangintza
  • Ezartzea
  • Trebakuntza
  • Urruneko laguntza-zerbitzua

Bestetik, enpresetan eta erakundeetan ordenagailuak euskaraz erabili ahal izateko aholkularitza-zerbitzua ere ematen dugu, eta software hauek ezartzen ditugu:

  • Sistema eragileak: Windows eta Linux
  • Bulegotika: Office, OpenOffice eta LibreOffice
  • Web-nabigatzaileak: Internet Explorer, Mozilla Firefox, Chrome, Safari
  • XUXEN euskarazko zuzentzaile ortografikoa