Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Politika publikoetan

Parte-hartzea

Partaidetza politika publikoetan

Herrigintza guztion ardura da; alderdi politikoena eta erakundeetako arduradunena ez ezik, herritarrena ere bai. Ondorioz, aldian behin bozkatzeaz gain, herritarrek aukera izan behar dute erakundeen gestioan parte hartzeko. Horretarako, erakundeek bideak eta bitartekoak jarri behar dituzte erakundeak eta herritarrak elkarlanean aritzeko.

Erakundeek hausnartu beharra daukate herritarrek non, zertan eta nola hartuko duten parte, bai propio eraikitako parte hartzeko sistema iraunkorren bidez, bai aldi baterako partaidetzazko prozesuen bidez. Herritarren partaidetzak hitz-batuketa soila baino askoz ere gehiago izan beharra dauka, eta edukiz hornitu beharra dauka; horrela, erakundeek aukera eman behar diete herritarrei beren iritziak adierazteko eta partekatzeko, elkarlanean jartzeko eta, azken finean, aniztasunean eta adostasunean eraikitako kultura politiko berria eraikitzeko.

Partaidetza-sistema eraikitzeko prozesuetan ez ezik, beste alor batzuetan jar daitezke abian parte hartzeko prozesuak:

  • Gogoeta estrategikoan
  • Erakundeen aurrekontuetan
  • Kulturan (adibidez, kultura-ekipamenduen erabilera zehazteko)
  • Hirigintzan (arau ordezkatzaileak, plan bereziak…)
  • Kiroletan
  • Pertsonen behar berezien inguruan (gazteak, adinekoak, beste jatorri bateko pertsonak…)
  • Garapen jasangarrian (hondakinak…)
  • Berdintasunean
  • Euskaran
  • Herri-izaera sendotzeko prozesuetan
  • Mugikortasunean…

Publikoa: erakundeak oro har, eta bereziki udalak

Bezeroen esanak:

Ainara Basurko, Azaro Fundazioko Zuzendaria: "Elhuyarrekin izandako lankidetza esperientzia oso aberasgarria eta emankorra izan da. Elhuyarrekin diziplina anitzeko lan taldea osotu izan dugu. Tokiko garapen ekonomikorako teknikari garenok partaidetza prozesuen dinamizazioan aditu direnekin elkartzeak, hausnarketa prozesu aberatsak bideratu ditu, proiektu ezberdinak aurrera eramateko beharrezko diren eragile ezberdinen inplikazioa ahalbidetuz. Elhuyarren konpromisoa topatu dugu: bezero izan garenon erronkekiko inplikazioa eta proiektuaren emaitzekiko. Lan talde hurbila, flexiblea eta bezeroaren izaera eta baloreetara egokitzen dakiena".