Partaidetza erakundeetan eta enpresetan
Edozein organizazioren barruan (herri-erakunde, enpresa pribatu, gizarte-mugimendu…), kideek parte-hartzea, lanean inplikatzea eta konprometitzea onuragarria eta garrantzitsua da, parte hartzen duten neurrian parte sentituko direlako. Baina parte-hartze hori ez da berez sortzen, propio landu behar da, eta aurreikusi organizazioko kide horiek non, zertan, nola hartuko duten parte, zer eskubide eta zer betebehar izango dituzten, zer eskainiko duten eta zer eskatuko zaien.
Parte-hartzearen bidez hainbat alderdi landu daitezke:
-
Erabakiak nork hartuko dituen eta non hartuko diren
-
Zer informaziok egon behar duen guztien eskura (gardentasuna)
-
Ohiko funtzionamendua eta koordinazioa, elkarlana eta ardurak…
-
Halaber, prozesuak balio dezake giza taldea kohesionatzeko eta trinkotzeko, norabide berean elkarlanean are sendoago jartzeko.
Horiek guztiak lantzeko, berariazko parte hartzeko prozesuak diseinatzen ditugu organizazioetan, beharren eta nahien arabera egokituak.
Publikoa: erakundeak, enpresak, gizarte-organizazioak