Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Komunikazioa

Komunikazioa

Komunikazioa

Zientzian eta teknologian espezializatutako komunikazio-zerbitzuak eskaintzen ditugu, bezeroaren beharretara egokituta.

Zerbitzu-motak:

  • Prentsa-kabineteak
  • Ikerketa nazioarteratzeko zerbitzuak
  • Komunikazio-kanpainak eta publizitatea
  • Zuzeneko ekintzak eta parte-hartze dinamikak
  • Ikus-entzunezkoak eta bideo korporatiboak
  • Onlineko komunikazioa
  • Liburuak eta DVDak
  • Museologia- eta museografia-proiektuak


Bezero nagusiak:

Gure proiektuen bereizgarria da edukien zuzentasuna eta espezializazioa, eta teknologia aurreratuenak baliatzen ditugu gure helburuak lortzeko. 

Proiektu aipagarriak:

  • UPV/EHUren ikerketaren zabalkundea: UPV/EHUn egiten den ikerketa hedatzeko komunikazio-zerbitzu espezializatu eta eleanitza. Bertako komunikabideetan hedatzeaz gainera, UPV/EHUren ikerketa nazioartean ere hedatzeko erredakzio- eta itzulpen-lanak egiten ditugu, 2007tik.
  • Passion for Knowledge - Quantum13 zientzia-jaialdiaren prentsa-bulegoa: Passion for Knowledge -Quantum13 zientzia-jaialdiak jarduera-programa zabala eskaini zuen 2013ko urrian Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Hiru hirietan izan ziren, aldi berean, bai publiko orokorrari, bai ikasleei, bai ikertzaile gazteei eta bai zientzialariei zuzendutako ekitaldiak. Jaialdiaren prentsa-bulego gisa jardun zuen Elhuyar Komunikazioak: komunikabideekiko harremanak kudeatu eta multimedia eta sare sozialen bidez zabalkundea gidatu.
  • Casares Irratia berpiztea: Altzako Casares-Tomasene Kultur etxearen bereizgarri nagusia da Casares Irratia, eta, hura berpizteko, Donostia Kulturak definitutako lan-ildoetara egokitu du Elhuyarrek bere esperientzia eta ahalegina. Programazio askotarikoa, zabala eta elebiduna egituratzeko, Internet bidez emititzeko eta zabaltzeko, eta, batez ere, irrati-entzuleak ugaritzeko, ildo hauek landu dira: emisio jarraitua, programazio osatuagoa, ikastaro eta irakasle berriak, parte-hartzaile gehiago, webgune berria, sare sozialak, irratia kalean, zuzeneko bereziak...
  • Tecnaliaren ikerketa nazioarteratzeko zerbitzua: Ikerketa-albisteak nazioartera zabaltzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu. Ikerketa Euskal Herrira edo Espainiara ez ezik, mundura ere hedatzeko zerbitzua eskaintzen dugu.
  • Museologia eta Museografia: BTEK-Teknologiaren Interpretazio Zentroa, Inasmet, Athletic… Museografia-zerbitzuak eskaintzen dizkiegu museoei eta beren edukiak erakutsi nahi dituzten erakundeei: hasi edukiaren proposamen museologikotik, obra museografikoa kudeatzeraino. Gure proiektuen bereizgarria da edukien zuzentasuna eta espezializazioa, eta instalazio berritzaileak lortzeko teknologia aurreratuenak baliatzen ditugu. Horretarako, arlokako espezialistekin lankidetzan aritzea da gure estrategia.

Publikoa: ikerketa- eta teknologia-agenteak, unibertsitateak eta erakunde publikoak.

Harremanetarako: Manex Urruzola
                                    m.urruzola@elhuyar.com