Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Euskararen erabileran eragiteko ekimen zehatzak

Teknologia

Euskararen erabileran eragiteko ekimen zehatzak

Enpresa eta erakunde publikoen erronka izaten da euskararen erabilera areagotzeko motibazioan eta sentsibilizazioan eragitea. Izan ere, ezagutza areagotzeko egitasmoak alde batera utzi gabe, erabilera da aurrera egiteko gako nagusietako bat.

  • Eusle metodologia: hizkuntza-ohiturak aldatzeko esku-hartze sinple eta eraginkorra da. Helburu nagusia da euskaraz gehiago egiteko aukera emango duen dinamika bat sortzea talde natural batean. Talde-ikuspegia du oinarrian: taldeak kolektiboki erabakitzen du esperientzian parte hartzea eta taldeak ematen die zilegitasuna kide batzuei "eusle" (euskarari eusten dioten hiztunak) moduan jokatzeko. Euskararen aldeko testuingurua sortuz, taldekideak egoera berrira egokitzen dira, hizkuntza-ohiturak aldatuz. 

Arlo honetan, hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu:

  • EkoLinguA: herritarrak hiztun moduan ahalduntzeko solas-jokoa da. Jokoan hizkuntza-biografia eta hizkuntza-jarrera zehatzak proposatzen dira eta horiek ulertzeko eta horietan posizionatzeko hizkuntza-ekologiaren kontzeptu-gakoak eta hizkuntzen arteko bizikidetzarako funtsezkoak diren eztabaidagaiak lantzen dira, modu ludiko batean. 16 urtetik gorako edozein herritarrek har dezake parte: euskaraz bizi dena, euskalduna dena baina egunerokoan euskara erabiltzen ez duena, euskaraz ulertu bai baina hitz egiten ez duena, euskaraz ez dakiena... Jokoa bi hizkuntzatan dago, euskaraz eta gaztelaniaz, eta egokia da honako esparruetarako: ikastetxeetarako, euskaltegietarako, elkarteetarako, edota herritarrekin modu irekian erabiltzeko. Informazio gehiagorako: http://komunitatea.elhuyar.eus/eraldaketa-elhuyar-da/2015/04/24/ekolingua-hiztunak-ahalmentzeko-solas-joko-berria-2/
  • Bostekoak: talde naturaletan hizkuntzaren erabilera aktiboagoa eta kontzienteagoa lortzeko ekimena da. Gune berean lan egiten duten kide euskaldun eta ez euskaldunekin batera eta euskararekin izan dituzten bizipen eta esperientzietatik abiaturik, hizkuntza-jarrerez eta hizkuntza-ohiturez hausnartzea da helburua, egungo hizkuntza-errealitatea eraldatzeko asmoarekin. Eragin-esparruak askotarikoak izan daitezke: lan-mundua, gurasoak, gazteak, kirol-elkarteetako kideak...
  • Bestelako sentsibilizazio-ekimenak: hizkuntzen ekologian oinarritutako sentsibilizazio-saioak, xede-talde berezietarako ekimen berezituak..