Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Euskara Planak enpresetan

Euskara-plana

Euskara Planak enpresetan

Euskara-planak euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko prozesu planifikatuak dira, eta enpresaren ezaugarri eta premietara egokitzen dira. Hauek dira planaren helburuak: erakundea euskararen gestioaz jabetzea, plana bideratzeko egitura eratzea eta hizkuntzen erabilera eta presentzia arautzea.

Euskararen egoeraren diagnostikoa eta diseinua egiteaz gain, hainbat alor lantzen ditugu:

  • Euskara-planaren garapena, jarraipena eta ebaluazioa.
  • Hizkuntzen erabilerarako irizpideak eta jarraibideak zehazteko aholkularitza, eta horien betetze-maila aztertzeko neurketa bereziak.
  • Euskararen ziurtagiriak lortzeko aholkularitza (Bai Euskarari Ziurtagiria eta Bikain)
  • Diru-laguntzak kudeatzeko aholkularitza.
  • Sentsibilizazio eta motibazio-ekimen integralak: hizkuntza-jarreretan eragiteko ekimenak, sentsibilizazio-saioak hizkuntzen ekologian oinarrituta, binakako harremanetan.
  • Euskara-planaren jarraipenerako adierazleak neurtzeko eta horien jarraipenerako sistema: neurtzeko.net tresnaren bidez.
  • Hizkuntzen trebakuntza-planak.

Bezeroak: enpresak eta erakundeak.

Teknologia lagungarria: Neurtzeko euskara-planetako helburuak eta adierazleak kudeatzeko, eta horien segimendua eta neurketak sistematizatzeko Elhuyarrek garatutako tresna da, Euskararen Marko Estandarrean (EMEn) oinarritutakoa.

Bezeroen esanak:

Olatz Etxezarreta, Fundiciones Estandako Euskara Planaren koordinatzailea: “Elhuyarren balio erantsia? Esperientzia handia duela eta oso ezaguna dela; alor ugari eta eta ezberdinak dituzte. Gertutasuna, konfiantza eta erosotasuna transmititu didate eta euskararekiko gure helburuak ezagutzen lagundu digute”.