Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Udal eta udalerrietan

Berdintasuna

Emakume eta gizonen berdintasuna, udal eta udalerrietan

4/2005 Legeak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Planak berdintasunerako politikak eta baliabide estrategikoen ezarpena bultzatzen dituzte administrazioaren barruan. Udalek, herritarren hurbileneko administrazioa diren neurrian, ezinbestean heldu behar diete berdintasun-politikei. Berdintasun-politikek bi alderdi nagusi dituzte:

  • Herritarrak, emakume eta gizonak, berdintasunean bizi daitezen herritarrei begira egin behar diren politikak, beharrezkoa den kasuetan ekintza positiboa baliatuz.
  • Berdintasun-politikak garatzeko udalean bertan berdintasuna sustatzen dela bermatzeaz gainera, berdintasun-politikak egiteko baliabideak jarri eta gaitasunak garatzea.

Helburu horiek kontuan hartuta, udalei laguntzen diegu, bai erakunde mailan, bai udalerri mailan, berdintasunaren ikuspegitik indarguneak eta ahuleziak zein diren identifikatzen (berdintasunaren diagnostikoak), baita epe ertainera begira lortu beharreko helburuak eta martxan jarri beharreko ekimenak zein diren zehazten ere (berdintasun-planak).

Prozesu horietan lagungarri izan daitezkeen bestelako ekimenak ere eskaintzen ditugu:

  • Sentsibilizazio-saioak
  • Formazioa
  • Gai jakinen lanketa espezifikoa

Bezeroak: udalak

 

Bezeroen esanak:

Karmele Gomez, Zumaiako Berdintasun Teknikaria:  “Niretzat oso lagungarria izan da berdintasun-plana Elhuyarrekin prestatzea. Kanpoko aholkularitza jasotzeak lagundu egin dit, alde batetik, parte-hartze bidezko prozesua antolatzen, eta beste alde batetik, hainbat gaitan hausnartzen eta txostenak idazten. Udala eta Elhuyar arteko komunikazioa oso ona izan da, une oro, eta horrek ere lana erraztu digu”