Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Erakundeetan eta enpresetan

Berdintasuna

Emakume eta gizonen berdintasuna erakunde eta enpresetan

Berdintasuna bermatzen ez duten erakundeetan, emakumeek diskriminazioa jasaten dute, eta organizazioek talentua galtzen dute. Erakundearen eremuan berdintasuna sustatzeko lanketak, beraz, bi gauza dakartza berekin: emakumeen lan-baldintzak eta aukera profesionalak hobetzea, eta erakundearen potentziala areagotzea.

Erakundean berdintasunaren ikuspegitik egoera zein den aztertzea izaten da gure lana (diagnostikoak egitea), diskriminazio-egoerak non egon daitezkeen ikusaraztea eta horiei aurre egiteko neurri-multzoak proposatzea (berdintasun-planak).

Prozesu horietan lagungarri izan daitezkeen bestelako ekimenak ere eskaintzen ditugu:

  • Sentsibilizazio-saioak
  • Formazioa
  • Gai jakinen lanketa espezifikoa (bateragarritasuna eta erantzukidetasuna, hautaketa, komunikazioa, sexu-jazarpena…)

Era honetako prozesuak egiteko diru-laguntzen inguruko informazioa eta horiek tramitatzeko laguntza ere eskaintzen diegu gure bezeroei. Emakundek ematen duen Berdintasunaren Aldeko Erakunde Laguntzailearen izendapena lortzeko prozesuak ere laguntzen ditugu.

Eremu honetan aholkularitza eskaintzeko Emakundek homologatutako erakunde bat gara

Bezeroak: enpresak, elkarteak eta erakundeak.



 

 

Bezeroen esanak:

Jokin Gorriti, Laboral Kutxako berdintasun-arduraduna: "Bereizgarri hauek aipatuko nituzke: gertutasuna, baina profesional harremana mantenduz; malgutasun taktikoa, baina helburu estrategikoetan tinko; eta konponbide estandarizatu baten eskaintza, baina bezeroaren errealitateari egokitutako birformulazio ahalmena".