Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Azterketak

Duela hamarkada ingurutik, Elhuyarrek hainbat azterketa egin ditu gizarteak zientzia eta teknologia gaien inguruan duen ikuspegia ezagutzeko eta eragileen arten hausnarketa eta elkarlana sustatzeko. Azken azterketaren emaitzak 2013ko udazkenean eman genituen ezagutzera; laginak 2012an zehar jaso genituen.

Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa 2012

Euskal Herriko biztanleek pentsatzen dute zientzia eta teknologiaren inbertsioaren eta garapenaren helburuak izan behar lukeela Europako herrialde aitzindarien parera iristea. Hala erakutsi du Elhuyarrek 2012. Urtean UPV/EHUren Kultura Zientifikoaren Katedrarekin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin batera egindako “Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa 2012“ ikerlanak.

Azterketa horren helburua izan da euskal gizarteak zientziaz eta teknologiaz 2012an zuen iritzia neurtzea eta haren diagnostikoa egitea. Era berean, euskal gizarteak zientziaz eta teknologiaz duen iritziak zer bilakaera izan duen aztertu da, 2008ko datuekin alderatuz.

Azterketak bi ikuspegi hartzen ditu, kualitatiboa eta kuantitatiboa. Alderdi kualitatiboan 15 talde-dinamika egin dira, eta alderdi kuantitatiboan Euskal Herri osoko 1.258 lagunek parte hartu dute.

Babesleak: