Hasieratik, irakaskuntza izan da Elhuyarren lanaren ardatzetako bat. Gure eremuko alor guztietan garatzen ditugu irakaskuntzara bideratutako proiektuak, publiko desberdinei zuzenduak:
Hizkuntzaren alorreko irakaskuntza
Euskarara lehen aldiz, aurreko ezagupenik gabe, hurbiltzen direnei zuzendutako metodoak:
- Telefono mugikorraren laguntzaz euskara ikasteko metodoa: kxo! Ikasi euskara
- Liburu bidez euskara ikasteko metodoa: Primeran!
Profesionalentzako trebakuntza:
- Euskara teknikoa eta laneko euskara
- Profesionalei zuzendutako euskara- eta gaztelania-trebakuntza (zuzenketa)
- Ordenagailuak euskaraz ezartzeko trebakuntza
- WordFast Academy: on-lineko Wordfast ikastaroa
- Itzulpengintza eta Teknologia graduondokoa (EHU eta UEUrekin lankidetzan)
Zientzia Hezkuntzako eta Dibulgazioako irakaskuntza
Zientziaren alorrean trebakuntza eskaintzen dugu, formala zein ez-formala, hitzaldi, ikastaro eta zuzeneko ekintzen bitartez:
- Hitzaldiak: zientzia-hezkuntza eta zientziaren dibulgazioa
- Multimedia Komunikazioa UPV/EHU - EITB Unibertsitate Masterra
- Eskolentzako jarduerak: zuzeneko zientzia-esperimentuak eskaintzen ditugu Zientzia LIVE! proiektuaren bitartez