Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Itzulpengintza-teknologiak

Matxin

Matxin euskararekin lan egiten duen eta publikoki erabilgarria den lehenengo itzulpen automatikoko (IA) sistema da, Euskal Herriko Unibertsitateko Ixa Taldearen eta Elhuyarren artean garatua. Software librea da, GNU GPL lizentziapean argitaratutakoa.


Opentrad

Opentrad kode irekiko itzulpen automatikoko sistema da, 20 hizkuntza-bikote baino gehiagoren arteko itzulpenak egiten dituena. Opentrad gero eta erabiltzaile, enpresa eta erakunde publiko gehiagok erabiltzen dute, testuak eta dokumentuak itzultzeko, edota Interneten hizkuntza desberdinetan nabigatzeko. Beste erabiltzaile batzuk beren web-orri pertsonalak, enpresako web-orriak, blogak, eta abar ingelesez, gaztelaniaz, galegoz, portugesez, katalanez, ... eskaintzeko erabiltzen dute. Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia unitateak parte hartu proiektu honetan.