Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

PRENTSA-OHARRA: 65 milioi hiztegi-kontsulta eta 12 milioi itzulpen-eskaera jaso dituzte Elhuyarren onlineko baliabideek 2020an

2021.01.27-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

  • Elhuyarren hiztegiek 6.572.547 bisita izan dituzte 2020an, eta ia 65 milioi kontsulta jaso dituzte

  • Itzultzailea.eus webguneak 1.776.767 bisita izan ditu, eta 12.180.660 itzulpen-eskaera jaso ditu

  • Itzulpen-zerbitzu profesionalak 85 bezerori baino gehiagori eman die zerbitzua


Usurbilen, 2021eko urtarrilaren 27an

Elhuyarren Hizkuntza eta Teknologia arloko zerbitzuek harrera ezin hobea izan dute 2020an, eta sekula baino erabiltzaile gehiago izan dituzte.

Elhuyarren hiztegien webguneak 6.572.547 bisita izan ditu, eta 64.985.491 kontsulta egin dituzte erabiltzaileek, 2019an baino % 11 gehiago.

Elhuyarren itzultzaile automatiko eleaniztunak (itzultzailea.eus), berriz, 1.776.767 bisita izan ditu, eta 12.180.660 itzulpen-eskaera jaso ditu. Guztira, 287.949.688 hitz itzuli ditu; % 58 gaztelaniatik euskarara, % 17 euskaratik gaztelaniara, % 8 gaztelaniatik katalanera, % 8 gaztelaniatik galegora, eta % 9 beste hizkuntza-bikoteen arteko itzulpenak izan dira.

Zerbitzua emateaz gain, baliabideak eguneratzeko eta hobetzeko baliatu du Elhuyarrek 2020a, aurreko urteak bezala. Hala, hiztegien webgunean, lehendik zeuden 963 hiztegi-sarrera eguneratu ditu, eta 1.223 berri gehitu; tartean, COVID-19arekin lotutako hiztegi bat osatu du.

Horretaz gain, itzulpen-zerbitzu profesionalak EN ISO 17100:2015 kalitate-ziurtagiria berritu du, eta trebatzaileek 36 trebakuntza-saio eman dizkiete Elhuyarretik kanpoko itzultzaile profesionalei. Urtero bezala, arlo askotako lanak itzuli dituzte hainbat hizkuntzatara; besteak beste, testu administratiboak, publizitate-testuak, software-lokalizazioak eta gai zientifiko-teknikoetako unibertsitate-liburuak eta DBH eta Batxillergokoak.

#ElhuyarrenGomendioak

2020an #ElhuyarrenGomendioak izenarekin bataiatutako ekimen berri bat jarri da abian. Ekimen horren bitartez, euskararen erabilera egokiarekin lotutako gomendioak argitaratzen dira sare sozialen bidez, eta zabaldutako gomendio guztiak hemen, kontsultatzeko aukera dago.

Horrekin batera, COVID-19aren pandemia hasi zenetik, ahalegin berezia egin da horri buruz idatzi edo hitz egin behar zutenei terminologia eguneratua eskaintzeko, eta, egindako lanaren arrakastaren erakusgarri da hiztegietako kontsultek egin duten gorakada.


Informazio gehiago nahi izanez gero:

Irune Bengoetxea Lanberri

i.bengoetxea@elhuyar.eus

943 363 040 | luzp.:301

688 676 151