Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Bizilabe tailer guztiak egungo egoerara egokituko dira, eta saioak online eskainiko ditu azarotik aurrera

2020.11.04-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

Bizilabeko gazteek etxetik egingo dituzte zientzia- eta teknologia-jarduerak. Elhuyarrek prestatu duen onlineko plataformaz baliatuko dira Bilbo, Elgoibar eta Tolosaldeko Tolosa eta Villabonako Bizilabeetako 10-17 urteko neska-mutilak.
Bizilabe tailer guztiak egungo egoerara egokituko dira, eta saioak online eskainiko ditu azarotik aurrera

Covid-19aren pandemia geldiarazteko hartu diren segurtasun-neurriak direla eta, azarotik aurrera, online eskainiko da Elhuyarrek eta udalek antolatutako Bizilabe aisialdi-jarduera. Hala, Bilboko, Elgoibarko eta Tolosaldeko 10-17 urte bitarteko gazteek euren etxeetan egingo dituzte zientzia- eta teknologia-jarduerak.

Horretarako, Elhuyarrek prestatu duen onlineko plataformaz baliatuko dira gazteak. Horrekin batera, hainbat materialez osatutako “kit” bat izango dute, eta, zientzia-hezkuntzan espezializatutako gidariarekin eta gainerako ikaskideekin batera, hainbat erronka egingo dituzte zuzeneko saioetan. Bizilaberen onlineko plataforman, zuzeneko saioez gain, bideoak, argitalpenak, zientzia- eta teknologia-erronken dokumentu idatziak edota esteka interesgarriak topatuko dituzte, besteak beste.

Egoerak ahalbidetzen duenean, onlinetik presentzialerako saltoa egingo da berriro, eta herrietan zientzia- eta teknologia-jarduerak antolatuko dira, gune bakoitzeko Bizilabe komunitateak handitu eta sarea sendotzeko asmoz, gazteek zientziarekin eta teknologiarekin orotariko bizipen positiboak izan ditzaten, eta inguruko profesionalak eta profesioak ezagutzeko helburuarekin.

Oraindik ere, badago aukera hasi berria den 2020-2021 ikasturtean izena emateko:

Animatu, eta izan zu ere Bizilabeko kide!

OHARRA: Hemen aurrez aurrekoetan hartutako COVID neurri guztiak.