Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

DEIALDIA: Aditu Elhuyarren hizketa-ezagutzaile elebidunaren aurkezpena

2020.03.11-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

                                    

 

  • Audio eta bideoak automatikoki transkribatzeko eta azpititulatzeko lehen euskal plataforma.
  • Aurrez grabatutako fitxategietan nahiz zuzenekoetan funtzionatzen du.
  • Doan proba daiteke aditu.eus webgunean.

 Eguna: 2020ko martxoaren 12a, osteguna

 Ordua: 10:00

 Lekua: Tabakalerako Z aretoa, Donostia.

 Parte-hartzaileak:

  • Jon Abril Olaetxea, Elhuyarreko zuzendari nagusia.
  • Igor Leturia Azkarate, Elhuyarreko hizketa-teknologien arduraduna.   

 

Aditu audio eta bideoak automatikoki transkribatzeko eta azpititulatzeko plataforma bat da, Elhuyarreko I+Gko lantaldeko ikertzaileek garatua punta-puntako teknologia erabiliz: sare neuronalak, adimen artifiziala…

Aditu elebiduna da, eta gaztelaniazko nahiz euskarazko transkripzioak eta azpitituluak sortzen ditu; aurrez grabatutako fitxategietan nahiz zuzenekoetan erabil daiteke.

Guztiz konfidentziala da sistema. Datuen pribatutasuna bermatzen du, eta malgua da neurri-neurriko soluzioetara egokitzeko.

Doan proba daiteke aditu.eus webgunean.

Harremanetarako: Irati Kortabitarte (i.kortabitarte@elhuyar.eus, 688 860 706)