Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Ohar Eleanitzak: eleaniztasuna sustatzeko aplikazioa

2015.05.13-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

Eleaniztasuna sustatzeko aplikazio bat aurkeztu zuten atzo (maiatzak 12) Donostia 2016 Fundazioak eta EHUk. Mugikorretarako aplikazio bat da, Ohar Eleanitzak izeneko proiektuaren barruan garatua. Ohar Eleanitzak aplikazioak edukien tratamendua modu automatikoan egitea ahalbidetzen du, eta testuak eta audioak mugikorrean norberak hautatutako hizkuntzan jasotzeko modua eskaintzen du.

Horretarako, QR kodeak irakurtzen ditu aplikazioak, eta, informazio hori erabiltzailearen hizkuntzara automatikoki itzulita (20 hizkuntza baino gehiago daude aukeran), mugikorra audiogida pertsonalizatu bihurtzen da.

Aplikazioaren abiapuntua Manex Garaioren karrera-amaierako proiektua izan da. Kode irekian garatua da, eta Albaola Itsas Kultur Faktorian erabili da lehendabizikoz, baina helburua da aplikazioa beste toki batzuetara ere hedatzea. Hain zuzen, Elhuyarrek egingo du aplikazioa tokian tokiko beharretara egokitzeko eta zabaltzeko lan hori. Hala, hizkuntza-bikote batzuetan, aurrez prestatutako testuak txertatuko dira, eta beste batzuk itzulpen automatikoaren bidez eskaintzea da asmoa.