Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Milioi bat erabiltzailek baino gehiagok baliatu dituzte Elhuyarren tresnak 2019an

2020.01.09-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

Elhuyarrek gizartearen esku jartzen dituen baliabide eta tresnek gero eta arrakasta handiagoa dute, eta are gehiago zabaldu dira 2019an.

Hizkuntza-baliabideen artean, hiztegien webgunean (hiztegiak.elhuyar.eus) 956.137 lagun (2018an baino % 8 gehiago) sartu dira zalantzak argitzeko, eta ia 57 milioi kontsulta egin dituzte (2018an baino % 22 gehiago).

Itzultzaile automatikoari dagokionez (itzultzailea.eus), ia bost milioi hitz itzuli dituzte erabiltzaileek urteko azken hilabetean, eta bereziki nabarmentzekoa da abenduaren 3ko datua, 259.748 hitz itzuli baitzituen sistema automatikoak egun horretan. 54.269 bisita izan ditu itzultzailea.eus webguneak hilabete bakarrean, eta 3.426 mugikorretan instalatu dute aplikazioa.

Kultura zientifikoa sustatzeko Elhuyarrek gizartearen eskura jartzen dituen baliabideen artean, Teknopolis saioa da arrakastatsuena, 2019an 600.000 ikusle izan baititu, gutxi gorabehera. Bestalde, zientziazale eta ikasle askok jo dute zientzia.eus webgunera ere, eta Elhuyar aldizkariak eta Norteko Ferrokarrilla irratsaioak ere erabiltzaile-kopuruak areagotzea lortu dute.

Hezkuntza-arloan, berriz, Zientzia Azoka izan da arrakastatsuena: Euskal Herriko 31 ikastetxetako 308 gaztek (neskak 188, eta mutilak 120) 90 proiektu aurkeztu dituzte. Bestalde, Bizilabe proiektua beste 11 herritara hedatu da 2019an.