Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Elhuyar Durangon DA! Artekale 17n izango gara

2019.12.03-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

Durangoko Azokak abenduaren 5ean irekiko ditu ateak, eta Elhuyar bertan izango da, aurten ere, abenduaren 8ra arte.
 
 
 
STEAM esperimentuak haurrentzat da aurtengo berrikuntza. Liburuan 52 esperimentu praktiko eta sortzaile biltzen dira zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika (STEAM) aplikatuz.
 
Liburua aurkezteko, esperimentu batzuk egingo ditugu abenduaren 6an, 17:00etan, Saguganbara aretoan.
 
Horrez gain, Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia ere izango dugu:
 
▶ Energia-trantsizioa
▶ Minbiziaren aurkako immunoterapia
▶ Unai Pascual Garcia de Aziluri elkarrizketa
 ri elkarrizketa
▶ Analisiak, Ekinean, Lekukoak, Mundu digitala, Gai Librean, albisteak...
 
Eta, nola ez, Elhuyar hiztegiak, denentzat: Ikaslearen hiztegia, Collins Elhuyar euskara-ingelesa, euskara-gaztelania, euskara-frantsesa...
 
Artekale 17an izango gaituzu zure zain!