Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Elhuyarren I+Gko taldeak eta EHUko Ixa taldeak garatutako bilatzailea saritu dute Estatu Batuetan

2019.11.04-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

Elhuyarren I+Gko taldeak eta EHUko Ixa taldeak elkarlanean garatutako bilatzaile eleaniztun bat saritu dute NIST institutuak eta IARPA agentziak. Estatu Batuetako Gobernuko bi erakunde horiek interes handia dute hizkuntza arteko bilaketarako teknologien garapenean, eta, zehazki, ingelesa eta baliabide urriko hizkuntzak aintzat hartzen dituzten hizkuntza arteko bilaketa-teknologietan. Horrelako bilatzaileei esker, bilaketa bat hizkuntza batean egiten badugu eta emaitzarik ez badago hizkuntza horretan, beste hizkuntza batzuetako emaitzak bueltatuko dizkigu bilatzaileak.

Horrelako teknologiak sustatzea helburutzat hartuta, lehiaketa bat antolatu zuten iaz NIST institutuak eta IARPA agentziak, OpenCLIR izenekoa. Lehiaketan zenbait ikerketa-taldek aurkeztu zituzten beren sistemak. Elhuyarrek eta Ixa taldeak Xabier Saralegiren eta Mikel Artetxeren tesi-lanetan landutako zenbait teknika uztartzen dituen sistema bat aurkeztu zuten.

Lehiaketaren antolatzaileek jakinarazi berri dute Elhuyarren I+Gko taldeak eta Ixa taldeak aurkeztutako sistemak lortu duela puntuaziorik onena, eta, beraz, lehen saria: 10.000 €.