Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Abian da Caf-Elhuyar sariketa, zubigileen lana aitortzeko asmoz

2019.10.16-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

Abiatu da Caf-Elhuyar sariketa, zientziaren eta teknologiaren mundua gizarte osoarekin lotzeko asmoz. Zubiri-zubiri da aurtengo leloa. Izan ere,  eremu zientifiko-teknologikoa eta gizartearen artean zubigintzan dabiltzanen lana aitortzea, saritzea eta bultzatzea da CAF-Elhuyar sariketaren xedea.

Kategoria hauek ditu sariketak:

  • Dibulgazio-artikulu originalak. Bi azpikategoriatan banatuta dago: dibulgazio-artikulu orokorrak  eta egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak. Azpikategoria bakoitzaren irabazleak 2.000 euroko saria, urtebeteko harpidetza Elhuyar aldizkarira, eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eskuratuko du.
  • Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. 2.000 eurorekin, urtebeteko harpidetza Elhuyar aldizkarira, eta eskulturarekin saritzen da.
  • Zientzia Gizartean sorkuntza-beka. Zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duen proiektuak onartzen dira kategoria honetan. Aukeratutako proiektuaren egileak hura gauzatzeko 5.000 euroko diru-laguntza jasotzen du, baita eskultura ere.

Horrez gain, aurten ere NEIKER sari berezia emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari; saria 2.000 eurokoa izango da eta beste sariekin bateragarria; alegia, lehen sektoreko lan onenak beste kategoria bateko onena ere baden kasuan, bi sariak jasoko ditu.

cafelhuyarsariak.elhuyar.eus helbidean dago informazio guztia, eta 2020ko otsailaren 7ra bitartean aurkez daitezke lanak.