Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Elhuyarreko kideak Kopenhagen izan dira EMERGENT proiektuaren jarraipen-bileran

2019.09.05-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

Elhuyarrek koordinatutako EMERGENT proiektuaren jarraipen-bilera izan da Kopenhagen, Danimarka, irailean.
 

 

EMERGENT Europako proiektuaren jarraipen-bilera hau Kopenhagen, Danimarkan, egin da irailaren 2tik 4ra bitartean, eta, bertan, generoa eta zientzia-hezkuntzaren inguruko gaiak landu dira Europako kideekin batera. Besteak beste Kopenhageko eredua ezagutu dute eta denen artean jarraitu beharreko pausuak zein diren hausnartzen aritu dira.

Zientzia, teknologia eta matematikako irakasleei genero-berdintasunean trebatzen laguntzeko proiektua da EMERGENT izeneko hau.

Iaz amaitu zen STING proiektuaren jarraipena da, eta helburua da gai honen inguruan Europako toki desberdinetako erakundeen artean praktika onak trukatzea. Erasmus+ deialdiko Europako proiektuaren koordinatzaile da Elhuyar, eta hezkuntzako alor ezberdinetan aditu diren Europako lau unibertsitate eta hiru zientzia-museo izango ditu bazkide: Txipre, Norvegia, Holanda, Danimarka, Erresuma Batua, Eslovenia eta Turkia.