Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Robotekin jolastu eta etxebizitza adimenduna diseinatu: gaztetxoentzako teknologia tailerrak Ermuan

2019.06.26-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

Teknologiarekin eta STEAM gaitasunekin -zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematikak- lotutako tailer eta programa ezberdinak antolatu ditu Ermuko Udaleko Toki-Garapen Alorrak. Ekimen guztiak 2005 eta 2009 urteen artean jaiotako neska-mutil ermuarrei zuzenduta daude, eta irailean hasiko dira.

Tailerrak euskaraz emango dira irailaren 2tik 6ra bitartean, Izarra Centre eraikinean. Tailerrean landutako proiektuak Debabarrenan irailaren 28an egingo den eskualdeko azokara eramango dira.

Bestalde, egun berdinetan, Mugarik gabe! Guztiontzako etxeen diseinua tailerra eskainiko du Elhuyarrek. Behar bereziak dituzten pertsonentzako etxe funtzionalak ardatz gisa hartuta, gazteek hainbat erronka gainditu beharko dituzte. Horretarako, modu ludiko batean STEAM gaietan trebatuko dira. Irudimena, eskulana, hausnarketa, talde-lana eta dibertsioa izango dira gako nagusiak. Izen-emate orria hemen bete daiteke. 

Bizilabe Ermua

Iraileko tailerrez gain, urrian Ermuko Bizilabe ekimen teknologikoa hasiko da. Gaztetxoentzako eskolaz gaindiko programa izango da, ikasturte osora luzatuko dena. Bizilaben, parte-hartzaileek nahi duten proiektu teknologikoa eraikitzeko aukera izango dute, arloko aditu eta profesionalen laguntzarekin.

Programa 2019ko urriaren 3an hasiko da, eta ostegunero burutuko da bi txandatan:

  • 11 eta 12 urtekoak: 17:00etatik 18:30era
  • 13 eta 14 urtekoak: 18:30etik 20:00etara

Izena emateko epea irailaren 16an amaituko da, eta eskabide-orria hemen bete daiteke.