Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

2018, urte emankorra

2019.06.17-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

  • Emaitza positiboarekin amaitu zuen urtea
  • Proiektu eta egitasmoetan emankorra izan zen 2018. urtea

2018an, Elhuyarrek emaitza positiboa lortu zuen, talde mailako emaitza 149.111 eurokoa izanik.  Elhuyarrek ia 4 milioi eta erdi euroko sarrerak lortu zituen. Horietatik, % 65 produktu eta zerbitzuen salmentatik etorri ziren; % 21, diru-laguntza lehiakorretatik, eta % 14, hitzarmen eta bazkidetzetatik.

Ekainaren 11an onartu zituen Elhuyar fundazioaren patronatuak 2018. urteko kontuak, eta, horrez gain, fundazioak jabegoan dituen Elhuyar Zubize eta Eleka sozietate mugatuen kontuak ere ontzat eman ziren, patronatuaren bileran.

Elhuyarren patronatuko kide dira hauek: Txema Pitarke (lehendakaria), Eustakio Arrojeria, Jesus Ugalde, Jose Mari Rodriguez, Xanti Goñi, Josu Waliño, Imanol Telleria, Jabi Duoandikoetxea, Itziar Laka, Rafa Bañales, Arantza Diaz de Ilarraza (UPV-EHUko Ixa Taldea), Cristina Alberdi (Tecnalia), Leire Barañano (Neiker-Tecnalia), Xabier Arregi (Usurbilgo Udala), Josu Madariaga (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila), Amaia Esquisabel (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila) eta Miren Garbiñe Mendizabal (Gipuzkoako Foru Aldundia).

Hemen memoria ikusgai.