Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

“ELHUYAR ZIENTZIA AZOKA 2019”, GAZTEEN ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA PROIEKTUEN AZOKA AURKEZTU DA BILBON

2019.05.08-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

Ikertzaile gazteek urtean zehar landutako 90 proiektu zientifiko eta teknologiko aurkeztuko dira larunbatean Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokan. Maiatzaren 11n, egun osoz, zientzia-tailerrak, gazteen stand-ak, eta ikertzaile profesionalen gunea izango dira, eta kultura zientifikoz disfrutatu ahalko da Bilboko Plaza Barrian.

Gaur, maiatzak 8, aurkeztu dute Bilboko Udaletxean Koldo Narbaiza Olaskoaga jaunak, Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza zinegotziak, Amaia Esquisabel Alegria andreak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Ikerketa zuzendariak, eta Leire Cancio Orueta andreak, Elhuyarreko zuzendari nagusiak 2019ko Elhuyar Zientzia Azoka.

Aurkezpenean izan dira, halaber, Bilboko Solokoetxeko gazteak, iazko Zientzia Azokan jasotako sariaz Portugaleko 'Mostra Nacional de Ciencia' azokan parte hartu dutenak; zientzia-proiektuak lantzeko bidean eta zientzia-azoketan izandako bizipenak azaldu dituzte. Beraiek kontatutakoetatik azpimarratzekoa ze ilusio, gogo eta jarrera positiboz bizi dituzten zientzia-proiektuak

Hemen larunbateko egitaraua