Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Bizilabek Deustuko jaietan hartuko du parte

2019.03.14-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

2019ko Deustuko jaietan, ume eta gazteen programazioaren barruan, Bizilabek 'GYNKANA ZIENTIFIKOA ETA TAILERRAK' izeneko saioa eskainiko du. Jaiak martxoaren 16tik 23ra izango dira, eta Bizilabek eskainiko dituen gazte eta umeentzako zientzia-erronka tailerrak eta jarduerak martxoaren 21ean izango dira, arratsaldeko 17:00etan, Deustuko Botikazahar parkean, ikertzaile errealen zein begiraleen parte hartzearekin.

Ekintza hauek eskainiko ditu:

- Tailerrak (17:00-18:30): 9-12 urteko umeentzako

- Mugimendua duen tramankuklu bat asma ezazu!: eskuragarri jarriko dizkiegun materialak erabiliz, erronka praktiko bati aurre egin eta mugiarazten den makina bat eratu.

- Makey  makey tailerra: ordenagailuak eta makey makey plakak erabiliz, objektuak  teklatu, mando edo sagu batean bilakatu.

- Ikertzaileek eramandako tailerrak: zientzia eta teknologiako edukietan oinarrituta.

- Txikien txokoa (17:00-18:30): 3-8 bitartekoentzat (3-5 bitartean gurasoekin).

- Eserleku, alfonbra eta kuxin erosoekin hornitutako gune honetan, puzleak, tangramak, buruari eragiteko jolasak, zientzia eta teknologiarekin lotutako liburuak egongo dira.

-  5-8 urte bitartekoek (17:45-18:30), esperimentu gidatu bat egiteko aukera izango dute, adibidez, sumendiaren esperimentua.

- Gynkana (18:00-19:30): familia eta koadrilentzat, kooperazioa eta laguntasuna lantzeko.

- Taldeka, aztarnak jarraituz, galdera zientifikoak asmatuz, froga eta ekintza desberdinak gainiditzea helburu, azken Kahoot-ean ikasitakoa frogatzeko!