Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

“Sapiens ispiluaren aurrean”, liburu-aurkezpena eta solasaldia

2019.01.10-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

Booktegi plataformak “Sapiens ispiluaren aurrean” liburua aurkeztuko du urtarrilaren 24an, ostegunarekin, 19:00etan, Donostiako Liburutegi Nagusian. Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatzaileak Elhuyar aldizkarian idatzitako artikulu batzuk biltzen ditu liburuak

sapiens-ispiluaren-aurrean-liburu-aurkezpena-eta-s

Zehazki,  gure espeziearen jatorria, eboluzioa, izaera eta berezitasunarekin zerikusia duten lanak biltzen ditu “Sapiens ispiluaren aurrean” bildumak, eta iraganetik etorkizunera bidaiatzen du.

Liburua aurkezteko, solasaldi bat egingo du, Joseba Rios Garaizar arkeologoarekin batera. CENIEH Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentroko ikertzaile da Rios eta neandertaletan aditu, eta parte hartu du Galarragak idatzitako artikulu askotan. Gaur egun Homo generoaren espezie bakarra gurea dela aintzat hartuta, horren zergatia eta benetan bereziak ote garen aztertuko dute bien artean. 

Solasaldia urtarrilaren 24an izango da, Donostiako Liburutegi Nagusian (San Jeronimo, z/g), 19:00etan. Sarrera libre.

Liburua, berriz, egun horretatik aurrera Booktegin egongo da, doan deskargatzeko moduan.