Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Prentsa-deialdia: Adimen artifizialarekin garatutako gaztelania-euskara itzultzaile automatiko iraultzailearen aurkezpena

2018.11.28-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

 

  • Azken belaunaldiko teknologia adimenduna du oinarri orain arteko euskarazko itzultzaile automatikorik onenak: MODELAk.
  • Tresna azkarra eta erabilerraza, lau euskal zentro teknologikoren, UPV/EHUren eta itzulpen-enpresa baten arteko elkarlanaren emaitza da.

Eguna: asteazkena, 2018ko azaroaren 28a

Ordua: 11:00

Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunea. Donostia.

Parte-hartzaileak:

Leire Cancio, Elhuyarreko zuzendari nagusia

Itziar Cortes, Elhuyarreko Itzulpengintzarako Teknologien arduraduna

Igor Ellakuria, MondragonLinguako Itzulpengintzarako Teknologien arduraduna

Ane Ruiz De Zarate, MondragonLinguako Itzulpengintza zuzendaria


Euskararen eta gaztelaniaren arteko itzulpen automatikoko sistemarik onena da MODELA, adimen artifizialeko teknika berritzaileenetan oinarritua: Sare Neuronaletako Itzulpen Automatikoa (NMT, Neural Machine Translation). Orain arte hizkuntza nagusien arteko itzulpen-sistemetan erabili den teknika aurreratu hori euskarazko testuekin ere aplikatzeko modua aurkitu da.

MODELAk lagunduko du erakundeetan euskararen idatzizko erabilera handitzen eta euskara normalizatzen, eta enpresek kalitateko tresna bat izango dute euskaraz komunikatzeko gai ez direnentzat, besteak beste. Tresna azkarra eta erabilerraza da, lau zentro teknologikoren, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta itzulpen enpresa baten arteko elkarlanaren emaitza.

Informazioa eta web-zerbitzua: www.modela.eus

Informazio gehiago:  i.kortabitarte@elhuyar.eus  /  688 860 706