Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Bizilabe festa azaroaren 16an, Zientziaren Astearekin bat eginaz

2018.11.12-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

12 eta 17 urte bitarteko gazteek, urtean zehar, ikerketa, zientzia eta teknologiako jarduerak burutzen dituzte Bizilabeko tailerretan, eta emaitza hori erakutsiko dute publikoan Bizilabe festan.

Tailer horiek aisialdiko eskaintza osatu eta gazteak zientzian eta ikerketan murgiltzeko egiten dira, ikertzaile eta profesionalen gidaritzapean. Azaroaren 16an, gazteek lanak erakusteaz gain, beste zenbait jarduera ere izango dira Bizilabe festan, hala nola, gazteentzako tailerrak, musika, eta gazteek prestatutako 'Elektroien dantza' zientzia-ikuskizuna.

EGUNA: 2018ko azaroak 16

ORDUTEGIA: 18:00-20:30 h

NON: Deustuko Udaltegiko Areto Nagusia (Bizilabe gunea). Agirre lehendakaria, 42

Sarrera DOAN da. Zatoz gurekin!